#LAG_Euskadi: LAGetan digitalki parte hartzeko jarraibideak

Sep 23 •

• 1187 Views • No hay comentarios en #LAG_Euskadi: LAGetan digitalki parte hartzeko jarraibideak

2016ko martxoa eta azaroa bitartean, hurrengo 20 urteetan EAEko Lurralde-estrategia erabakiko duten Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) Berrikuspenaren lehenengo partea garatzen ari da.  Prozesu honek, guztira, hiru urte iraungo du eta logika parte-hartzaile batean oinarritzen da, zeinaren bidez erakundeen, eragileen, kolektiboen eta gizabanakoen ekarpenak integratu egiten baitira.

Hasierako fase honen emaitza, LAGen Aurrerakinaren Dokumentua, azaroan aurkeztuko da, Donostian egingo den Euskal Hiria 2016 kongresuan.

Prozesuaren lehen hilabeteetan, parte-hartzea bide desberdinen bidez garatu da; horien artean azpimarratzekoak dira, maiatza eta ekaina bitartean, Euskadiko udalerri ezberdinetan egindako 16 tailer presentzial.

Denbora honetan, sare sozialen estrategia tailerren hedapenera bideratu da, eta ez hainbeste parte-hartzera.  Horregatik, tailer presentzialen lehen txandaren amaiera aprobetxatu nahi dugu (beste 3 egingo dira lurralde historikoetan iraila eta urria bitartean), udan zehar parte-hartze digitalerako estrategia abiarazteko.

PARTE-HARTZE DIGITALERAKO ESTRATEGIA

Parte-hartze digitalerako estrategia uztaila eta urria bitartean garatuko da nagusiki, sare sozialen (Twitter eta Facebook) bidez eztabaida sustatze aldera eta gaitutako kanal desberdinen (Irekia, Twitter eta Facebook) bidez ekarpenak jasotze aldera. Horrela, sare sozialak helburu bikoitzarekin erabiliko dira: Irekian parte-hartze digitalerako gaitu diren guneak hedatzea eta sareen bidez eztabaida eta ekarpenak sorraraztea.

Digitalki parte hartzeko modu, gune eta kanal desberdinek daude, bai eta sareetan mezuak hedatzeko eta eztabaida sortzeko baliabide ugari ere. Horiek erabiltzera eta zuen ideiak azaltzera animatzen zaituztegu.


OINARRIZKO DOKUMENTUA

Oinarrizko Dokumentuak parte-hartze prozesuaren oinarrizko edukiak barne hartzen ditu, era guztietako ekarpenak onartzen ditu eta, hortaz, ahalik eta zabalena den eztabaida publikoa eraikitzeko abiapuntutzat hartu behar dugu. 


  • EZ DA Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeak LAGak berrikusteko prozesuaren baitan ezarritako izapide formal bat.  
  • EZ DA “Gidalerroen Aurrerapena”.
  • PROPOSAMEN-AGIRI BAT DA, “Gidalerroen Aurrerapena” onartzeko legezko izapide  formala egin aurretik parte-hartze prozesu bat zabaltzeko.
  • LAGak berrikusteko prozesuaren kudeaketaren BERRIKUNTZA BAT da.  

PARTE-HARTZE DIGITALERAKO BALIABIDEAK

Hurrengo hilabeteetan, parte-hartze digitala bi kanalen bidez gauzatuko da: Eusko Jaurlaritzaren Irekia ataria eta sare sozialak (Twitter eta Facebook). Kanal bakoitzak parte hartzeko eta ekarpenak egiteko aukera desberdinak eskaintzen ditu, jarraian deskribatzen diren bezala:

IREKIA

Eusko Jaurlaritzaren gardentasun eta parte-hartze atariaren barruan, ekarpenak egiteko gune desberdinak eskaintzen dituen proiektu bat sortu da.

Bada Irekia proiektura erraz zuzentzen duen URL laburtu bat (bai euskarazko bertsioa bai gaztelaniazko bertsioa) eztabaidaren hedapena eta eztabaidan parte hartzea errazteko.


PROIEKTUA: jakin-mina duten pertsona zuzenentzat

Eztabaidaren aurkezpenean digitalki parte hartzeko modu desberdinak azaltzen dira, eta bertan alde edo kontra bozka daiteke. Era berean, aurkezpenaren amaieran, proiektuaren aldeko edo kontrako argudio bat idatz daiteke, gehienez ere, 255 karaktere erabilita.

Horrela parte hartzeko ez da ezagutza handirik behar, eta prozesu erraz eta zuzena da oso: LAGak berrikusteko prozesua atsegin dut edo ez dut atsegin, eta zergatik. Aukera hobeezina denbora eta ezagutza askorik ez duten pertsonentzat.

Eztabaidaren gaztelaniazko bertsioa ikusteko, egin klik hemen, euskarazkoa ikusteko berriz hemen.

FORMULARIOA: iritzia eman nahi dutenentzat

Formulario batek tailer presentzialetan landu ziren edukien eta gaien inguruko galderak (Oinarrizko Dokumentuko kapituluetako gaiak elkartzen eta ulergarriago egiten dituztenak) barne hartzen ditu. Izan ere, tailer presentzialetako galdera berdinak dira ia, baina modu ulergarriagoan adierazita.

Formularioetako galderak nahikoa errazak dira; gaiaren gaineko berariazko ezagutzarik ez duen pertsona batek arazorik gabe erantzun ditzake. Era berean, tailer presentzialetan parte hartu zuten pertsonei tailerretan jorratutako alderdietan sakontzeko balio die.

Erraz ulertu eta osatzen den formularioa Euskal Herriko etorkizuneko Lurralde-estrategian ekarpen txiki bat egin nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago. Euskaraz eta gaztelaniaz dago eskuragarri honako esteka hauetan:



EZTABAIDA TEMATIKOAK: sortzaileentzat eta ia denontzat

Irekian eztabaida tematikoak egiten dira baita ere, Oinarrizko Dokumentutik zuzenean ateratako kapitulu eta edukien inguruan. Eztabaidetan kapitulu bakoitzaren eduki laburtuak agertzen dira (Lurralde-orientazioen bidez) eta, amaieran, horien gaineko iruzkinak egin daitezke: azaldutako puntuei buruz idatz dezakezu edo azaldutako puntuetan jasotzen ez diren ideia edo eduki berriak proposa ditzakezu.

Kanal hau erabiltzeko gutxieneko ezagutza behar den arren, eztabaida bakoitzean eskuragarri dauden edukiek ideia orokor bat ematen dute eta eztabaidan ekarpenak egiteko balio dezakete.

Gainera, gaien arabera banatuta daudenez, gairen bat hobeto ezagutzen duten pertsonek zuzenean eztabaida horretara egin ditzakete ekarpenak.

Honako eztabaida hauek daude eskuragarri:

OINARRIZKO DOKUMENTURA EGINDAKO EKARPENAK: pertsona arduratsuentzat

Ekarpenen atalak Oinarrizko Dokumentuko kapitulu desberdinetara zuzentzen du. Hauexek dira kapituluak: 

Hiperesteka bakoitzak kapitulu osora eramango zaitu, eta iruzkinak zuzenean egin ahal izango dituzu, tresna testu-editore arrunt bat (Open Office, Word, etab.) balitz bezala. Iruzkin horiek bildu eta laburtu egingo dira.

Erabiltzaileak gaia ondo ezagutu eta dokumentu mota hau erabiltzeko ohitura izan behar du. Beraz, profil teknikoagoa duten pertsonei zuzendutako kanala da: gai ezberdinekin lotura duten profesionalak eta, tailerretan parte hartu ondoren, bertan landutako gaietan sakondu nahi duten pertsonak.


TWITTER: txio eta hashtagen zaleentzat

Estrategiaren helburua izango da #DOT_Euskadi (gaztelania) eta #LAG_Euskadi (euskara) traolen bidez ekarpenak jasotzea. Horretarako, tailerretan landutako galdera berdinak bota egingo dira  parte hartu ezin zutenek iritzia emateko aukera izan dezaten eta eztabaida sortzeko.

Galderak @Irekia eta @Lurraldea profilen bitartez egingo dira.

Era berean, #LAG_Euskadi etiketarekin txiokatzen diren ideia eta proposamen guztiak jasoko dira.
Twitter iritzia emateko eta sareetan eztabaida sortzeko gune bikaina dela uste dutenentzat.

FACEBOOK: “atsegitea” gogoko duten iruzkingile zintzoentzat

Facebooken, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren profilean (https://www.facebook.com/lurraldea estekaren bidez ikus daitekeena), prozesuaren inguruan argitaratzen diren sarrera edo irudietan egindako iruzkinak bilduko dira (#DOT_Euskadi edo #LAG_Euskadi etiketak gehituko zaizkie). 


Informazio gehiago

Prozesuari eta bertan parte hartzeko modu desberdinei buruzko informazio orokor gehiago: http://www.euskadi.eus/lag-berrikuspena

Related Posts

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

« »